Mendi irteerak
- Maiatzak 6: Ostadar eta Goierri mendi taldeek Barazar mendatetik Kruzeta mendaterainoko Uren Banalerroko ibilaldia burutuko dute.
- Maiatzak 13 eta 14: Ostadar Mendi Taldeak Errioxako Demandako mendizerrara antolatutako irteera, Valvanerako monasterioa, Beneguerra lepoa (1.730 m.) eta Ezkaraiko herria bisitatuz.
Irteera
- Maiatzak 24: MAIRI emakume elkarteak Bizkaiko kostaldera antolatutako txangoa. Irteera goizeko 8:30ean izango da eta itzulera gaueko 10ak inguruan. Prezioa, 3.000 pezetatan da, otordua barne.
Antzerkia
- Maiatzak 8tik 14ra bitartean Zumarraga eta Urretxuko IX. Antzerki Astea ospatuko da. Bederen I, Ttantaka, Cachivache, In Fraganti, FIying Dutchmen eta Por-PoI antzerki taldeek hartuko dute parte antzerki astean eta Pagoeta Antzokian, Zumarragako Euskadi plazan eta Beloki pilotalekuan antzeztuko dira lanak. Antzeztuko diren 7 lanetatik 3 euskaraz izango dira.
Hitzaldia
- Maiatzak 10: Jose Agustin Arrietak “Kontu bat al da erlijioa?” izeneko hitzaldia emango du Urretxuko Kultur Etxean arratsaldeko 3:30ean. MAIRI emakume elkarteak antolatutako hitzaldia da.
Omenaldia
- Maiatzak 5: Hits & Fits Bandak antolatutako Gotzon Aleman zumarragar poeta zenaren omenezko ekitaldia. Joan Mari Irigoien idazleak, Txomin Artola abeslariak eta Urretxu eta Zumarragako Zuhaitzaren Soinua kolektiboko bi txalapartarik hartuko dute parte bertan. Zumarragako Legazpi Dorretxean izango da ilunabarreko 7:15ean.
Bertso Afaria
- Maiatzak 26: Zintzo-Mintzoko Kultura Taldeak antolatutako bertso afana. Goierri Elkartean izango da.. Informazio gehiago Zintzo-Mintzoren elkartean.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide