Aranburu abizena (004. alea)
Euskal Herrian oso abizen ezaguna. Haraneko buru edo tontorraren esanahia du.
Aranburutarren agerpen zaharrenetako bat 1376. urtean koka dezakegu, Donibane Garaziko epaile zen Alfonso de Arambururen berri baitugu. Gaunan (Araba) edo Mundakan (Bizkaia) ageri zaigu toponimo moduan. Baina, Urretxun jaio den Aranburutar ibiltarien eta ezezagunetariko bat Zenon Aranburu dugu, Wuhu (Txina) herriko apezpiku eta jesuiten nagusia. 1879. urtean Urretxun jaio, Jesusen Konpainian sartu (1897) eta denboraren poderioz, 1936.ean Wuhu herriko apezpiku izendatu zuten. Euskal Herrira itzuli ondoren, Loiolan hil zen 1969. urtean.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide