Gurutz Linazasoro (004. alea)
Zumarragarra, Valladolid eta Donostian medikuntza ikasketak burutu zituenetik, Parkinson gaixotasuna ikertzen buru belarri aritu da. Donostiako Arantzazuko Ama Ospitalean zazpi urtez ihardun du lanean. Bertan eta Estatu Batuetan edota Ingalaterran egindako ikastaro ugarien bidez lortu du Parkinson gaixotasunean aditua izatea. ”
1992. urtetik hona Donostiako Quirón klinikan ari da lanean. Duela hilabete, martxoan, erietxe honetan egin zen Europa mailako lehenengo Parkinson ebakuntzan parte hartu zuen eta oso gustura dago lortutako emaitza onarekin. Ordura arte, mota honetako ebaketak Estatu Batuetako Atlanta hirian bakarrik burutzen ziren.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide