Jaunartzea dela eta... (004. alea)
Fermin Lasa
Balore erlijiosoa asko galdu da, jende askok atzera jo du, jendea hozten ari da. Jaunartu eta ondorengo ospakizunei buruz pixka bat ondo dagoela iruditzen zait nahiz era batzuk pasatu egiten diren.
Unai Izagirre
Iruditzen zait gauzak dezente aldatu egin direla, umeen aldetik jaunartzea erregaloak jasotzeko egun bat da, fedea galduta dutelarik. Honi buruz katekistekin hitz egin eta “pasota” batzuk direla esaten dute. Gurasoen asmoa semeengan fedea lortzea izango da baina ez da beti lortzen nire ustez.
Juani Arin
Bataiatzen ez diren umeek ez lukete jaunartzerik ere egin behar. Fedea ez duten gurasoek ez lukete beren seme-alabak jaunartzera bidali behar. Bestalde, hemengo ospakizunak ez zaizkit gehiegizkoak iruditzen, Galizian itxurakeria handiagoz egiten dira jaunartzeak.
Garbiñe Larrañaga
Moda bat dela iruditzen zait. Umeei jantzita joatea gustatzen zaie eta ilusioa egiten die. Jadanik inork ez du sinesten eta nire ustez nahiko faltsua da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide