Lapurreta Zumarragako udaletxean (004. alea)
Hilaren 12ko gauean, Zumarragako udaletxeko SEGURITATE KUTXA lapurtu zuten.
Lapurrek udaletxeko albo batetik sartu eta bu lego desberdinak arakatu ondoren, seguritate kutxa aurkitu zuten. Udaletxeko atzealdeko zelaira bota zuten 200 kilo inguruko kutxa eta hemendik furgoneta batean Urretxurekin lotzen den zubitik alde egin zuten. Kutxan dirua, txekeak eta talonarioak zeuden. Dirudienez, lapur talde profesional batek burututako lana izan zen.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide