Hemen ikus ditzakegu, besteak beste, Bastida zuzendaria, Martin Zenekorta “Tximista” zuzendariordea, Biain anaiak, Rekarte, Nemesio Calvo, Guillermo, Rodanes anaiak, Francisco Alvarez de Arcaia, Alejandro Dominguez, Txapas, Rodriguez,…
Bai Zumarragan eta baita Urretxun ere, musika zaletasun handia izan da, borren lekuko dira hemen sortutako hainbat . musikalari ospetsu, (Iparragirre, Esnaola, Busca Sagastizabal …) edota bi herriotan dauden bandak ere. Zumarragako banda orain dela ehun eta hogeita sei urte, erraz esaten da, sortu amen zen. Udaletxean dagoen lehenengo dokumentazioa 1880koa da, bertan dagoeneko Udal Banda gisa a azaltzen da. Orduan zegoen musika zaletasunaren adierazgarria da Zumarragak garai hartan 1950 biztanle izanik 45 lagunek osatzen zutela banda.
Bere bizitza luzean, zuzendari asko izan ditu. Hala nola, Juan Lino de Leturia (1880-1883), Demetrio Mujika (1883-1886), Martin Elola (1887-1908), Fermin Azpiazu (1908-1921), Severo Paternain (1922-1936), Jesus González Bastida (1939-1987) eta 1987tik aurrera Lander Zurdo dugu zuzendari.
Bere sorreran ezinbesteko garrantzia izan zuen trenbidearekin batera topografo modura Zumarragara etorri eta gaur egunean ahaztuta daukagun Joaquín Castañedak.
Gaur egunean, 54 lagunek osatzen dute banda, 1985-1987an sartu zen lehenengo neska, egun hirutik bat emakumezkoa izanik.
Ezin dugu aipatu gabe utzi Alejandro Domínguez, berak 50en bat urte baitaramatza jotzen.
Garai batean zartzuela, pasodobleak … jotzen bazituzten ere, egun edozein motatako musika jotzen dute, bai sinfonikoa, bai filmeetakoa, bai jazza …
Zumarragako musika bandak gero eta herri partaidetza handiagoa du, gero eta ikuslego gehiago hurbiltzen da Zumarragako Euskadi enparantzara …