Poesia liburua (004. alea)
JOSE LUIS PADRONen Egunez egun jendetzaren kiratsa izeneko poema argitaratu berri du Lasarte-Oriako udalak.
Poema honekin 1993. urtean Lasarte-Oriako VII. literatur lehiaketan euskarazko poesia sailean lehenengo saria lortu zuen. Baina hau ez da argitaratu duen lan bakarra. Bermingham edit argitaletxeak urte hasieran beste bi poeten lanekin batera, urretxuarraren poema bat ere argitaratu baitzuen. Liburu honetan, Jos? Luis Padron Plazaolak 1993. urtean Pasaiako Hirian saritutako Vida al margen de todo poema irakur daiteke. Bere ustez hau da egin duen argitalpenik serioena. Honetaz gain, EHU, Euskal Herriko Unibertsitateak, martxoan antolatutako Euskal poesiaren bidea jardunaldietan errezitaldi poetikoak ere eskaini ditu.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide