San Antonio jaiak
- Ekainak 10: Ukraniako KALINA dantza taldearen saioa, Areizaga-Kalebarren plazan, inguruko tabernariek antolatuta. Saioaren ondoren bertako produktuak salduko dira.
- Ekainak 11: Antzerki tailerrak BUFONERIAS antzezlana taularatuko du Areizaga-Kalebarren plazan.
Dantzari Txiki Eguna
- Ekainak 4: IRRINTZI dantza taldeak antolatutako dantzari txiki eguna.
- Ekainak 18: LURRA dantza taldeak antolatutako dantzari txiki eguna.
Erakusketak
- Ekainaren 5etik 11ra: Gainzuri ikastetxeko ikasleek egindako eskulanen erakusketa Aldaketa erakustokian.
- Ekainaren 13tik 18ra: Sasieta Mankomunitateak birziklapenari buruzko erakusketa.
Lehiaketak
- Ekainaren 2an bukatzen da Urretxu eta Zumarragako udalek antolatutako Urretxu eta Zumarragako eskolarteko VIII. Bertso paper lehiaketan lanak aurkezteko epea.
- Urretxu eta Zumarragako udalek, Urretxu eta Zumarragako VII. pintura lehiaketa, argazki lehiaketa eta literatur eta komiki lehiaketaren oinarriak jakinarazi dituzte. Lanak aurkezteko epea irailaren 22an bukatuko da.
San Joan jaiak
- Ekainak 18: Goizeko l0etatik arratsaldeko 6ak bitartean, Goierri Kirol Elkarteak bere bazkideentzat antolatutako PLATER TIRALDIA Odriozolaneko plazatxoan.
- Ekainak 23: Aldiri kiroldegian areto barruko futbol txapelketaren finalak arratsaldeko 8:30etik aurrera.
- Ekainak 23: Gaueko 10:30ean eta Gernikako Arbola plazan, San Joan sua piztuko da, inguruan, dantza, kanta eta txalaparta izango da. Ondoren, Musika Ikastetxeko trikitilari bandak trikitixa joko du.
- Ekainak 24:
- GOIZEAN: 11etan, herri meza eta V. toka txapelketa. 12etan Irimora XIV. igoera, ondoren LURRA dantza-taldearen saioa, gero Mañukorta eta Igartzabal bertsolarien saioa.
- ARRATSALDEAN: Eguerdiko 14:00etan herri bazkaria, 5etan erromeria, 8etan ohiko jaitsiera.
- GAUEAN: 11etan, JOSE LUIS GARMENDIA urretxuarraren diapositiba emanaldia Areizaga-Kalebarren plazan.
- Ekainak 25: Goizeko 11etan Mugitegi industrialdean III. San Joan Saria txirrindulari proba izango da, mutil koxkor, eskolaume eta gaztetxoen mailetan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide