Antzerki Astea (005. alea)
Ikusle eta antzerki zaletu ugari inguratu zen maiatzaren 8tik 14ra bitartean burututako ZUMARRAGA ETA URRETXUKO IX. ANTZERKI ASTEko antzerki emanaldietara. Guztira, Euskal Herria, Madril eta Galiziako zazpi taldek hartu zuten parte bertan eta egiazko istorioak, goxoak, dramatikoak eta barregarriak interpretatu zituzten Urretxuko Pagoeta Antzokian eta Zumarragako Euskadi enparantzan. Emanaldi ezberdinetan zinea, zirkoa eta hauek antzerkiarekin duten lotura ikusteko aukera ere izan zen. Antzezlanen maila oso ona izan zen oro har eta bertaratutako ikuslea oso gustura irten zen emanaldi guztietatik. Datorren urtean, hamargarren urteurrena ospatuko du Zumarraga eta Urretxuko antzerki asteak eta ordurako ere, egitarau ona prestatuko dute antolatzaileek.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide