Eitzako jaiak (005. alea)
Eitzako auzoak giro ezin hobean ospatu zituen San Isidro jaiak, maiatzaren 12tik 15era bitartean. Jai Batzordeak antolatutako egitarauak era guztietako ekintzak eskaintzen zituenez, auzokoek eta bertara inguratutako herritar ugariek ez zuten Eitzan aspertzeko betarik izan. Berrikuntzak ere izan ziren egitarauan, herriko bertso eskolako gazteen bertso saioa edota antzerki tailerraren emanaldia esaterako. Aipagarria da gainera, herriko talde kultural ezberdinei bere lana ezagutarazteko emandako aukera hau.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide