Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (005. alea)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen kanporaketako lehen saioa Urretxuko Pagoeta Antzokian ospatu zen apirilaren 28an. Saio honetan zortzi bertsolarik hartu zuten parte eta Jexux Mari Irazu suertatu zen irabazle 374 ‘5 punturekin, bigarren postua Bixente Gorostidik lortu zuen 368 punturekin, hirugarrena Bernardo Azpillaga izan zen 362 ‘5 punturekin. Nikolas Izetak 355 puntu lortu zituen, Amaia Agirrek 340 eta Juan Ramon Gerrikok 325. Egoitz Aizpuru eta Aitor Aldasoro zortziko nagusiko eta txikiko saioetan kanporatuak gertatu ziren. Elgoibarren maiatzaren 5ean izan zen kanporaketan ANTTON ETXANIZ zumarragarra, eta egun Tolosan bizi dena, aritu zen bertsotan eta kanporatua izan zen.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide