Izagirre abizena (005. alea)
Urretxun oso zabalduta dagoen abizena dugu hau; Gipuzkoan Eizagirre eta Aizagirre abizenak ere azaltzen dira eta adituek diotenez lehenengo biak azkenekoaren aldaerak dira.
Bere lehenengo osagaia ‘(h)aize’ dugu eta bigarrena ‘- agerre’ edo ‘-agirre’; beraz haizean ageri dagoen lekuaren esanahia du. Historian zehar abizen honen agerpenak nabariak dira; esate baterako Aizaguirre (Gipuzkoa, 1782), Ayçaguer, Eizaguirre, Izaguirre, eta toponimo moduan Aizaguerria (Iruñea, 1574). Hau da gaur egun den etimologiarik onartuena, zeren eta ‘-agirre’ osagaia erraz ‘egoa’, ‘iparra’ eta ‘eguzki’ osagaiekin ikus baitaiteke.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide