Nola bizi izaten duzu azterketa garaia? (005. alea)
Jon Alvarez, 22 urte
Beno, nahiko presio handia izaten da azterketetan. Horregatik, tristea izaten da bolada hau. Baina asteburua datorrenean, guztia pasatzen da… astelehenera arte, jakina.
Aitziber Uriarte, 14 urte
Nahiko zaila egiten zait, baina ez naiz oso urduri jartzen. Sei azterketa, hiru eguneko, ditugu, baina egunerokoari jarraiki, irten egiten naiz.
Garikoitz Oiartzabal, 17 urte
Beti urduri, ikasi baldin baduzu, lasai, eta ez baduzu ikasi, aldez aurretik badakizu ez duzula gaindituko, eta orduan ere lasai.
Gloria Albarran, 19 urte
Urduri samar, nahiko larri, oso lo gutxi egiten dut, baina bukatutakoan eta emaitzak onak izanik sari ederra izaten duzu.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide