Giza katea
Uztailak 1: Arratsaldeko 8:30ean Zintzo Mintzoko Gazte Taldeak antolatutako Giza katea. Laguntzen, hankapaloak, dantzariak, txistulariak, buruhandiak, dultzaina-joleak, trikitilariak eta txalapartariak izango dira. Ondoren Euskadi enparantzan ogitartekoak giza katean parte hartu dutenentzat, ogitartekoak jan bitartean euskal musika.
Kontzertua
Uztailak 1: Gaueko 11:30etik goizeko 4etara, Zintzo Mintzoko Gazte taldeak antolatutako EUSKAL MUSIKA emanaldia Zelai Ariztiko pilotalekuan. Bertan txistulariak, bertsolariak, txalapartariak, Arrasateko ISKANBILA taldea, Urretxuko S.F.O. taldea eta Iparraldeko TXAKUN taldea izango dira.
Erakusketak
Ekainaren 30etik uztailaren 9ra: Alfredo Feliu Corcueraren euskal tradizioaren jaiei buruzko argazki erakusketa Zumarragako Itarte Etxean.
Mendi irteerak
- Uztailak 8: OSTADAR eta GOIERRI Mendi Taldeek, Otzaurte eta Lizarrusti mendateen arteko uren banalerrora antolatutako mendi irteera.
- Uztailaren 22tik 25era: GOIERRl eta OSTADAR Mendi Taldeek Alpeetara antolatutako irteera. 3400 metrotara dagoen Aiguille de Berangère mendira joateko asmoa dago, CHAMONIX inguruan dagoen herri batetik abiatuz.
Geltokietako jaiak
- Uztailak 14: gaueko 11:30ean dantzaldia IZOTZ taldearen eskutik.
- Uztailak 15: gaueko 11:30ean gau- jaia TARANTELA taldearekin. Kaleetan zehar txaranga.
- Uztailak 16
- Eguerdiko 12etan: HERRI MEZA.
- Eguerdiko 12:30ean: HERRI KIROLAK.
- Arratsaldeko 2:30ean: HERRI BAZKARIA (paella eta arkumea).
- Arratsaldeko 6:30ean: ASTO LASTERKETA.
- Gaueko 11etan: BILBO BAND taldearen eskutik dantzaldi bikaina.