Azul Tejerinak kazetal saria (006. alea)
Azul Tejerina, 22 urteko zumarragarrak, Gaztela-Leongo juntak antolatutako Francisco de Cassio kazetal sari ezaguna irabazi du egindako bideo erreportaia batez, eta milioi bat pezeta eskuratu du.
Francisco de Cassio saria, Gaztela-Leongo kazetal saririk ospetsuena eta ezagunena da eta bertako komunikabide nagusienetako kazetari profesional askok hartzen dute parte lehiaketa honetan. Azul Tejerina, egun kazetaritzako laugarren maila ikasten ari da Nafarroako Unibertsitatean eta berak egindako bideo erreportajean iaz Leonen, bertako juntak gonbidatuta izandako Saharako neskatxa baten istorioa kontatzen duo. Saria, Gaztela-Leongo juntako presidenteak, Jose Lucasek eman zion.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide