Diru asko behar al da festak ondo pasatzeko? (006. alea)
Jon Agirrezabal, 23 urte
Festatan ondo pasatzeko asmoa daukagu beti, hau dela eta dirua ez da guztiz beharrezkoa baina laguntzen du.
Idoia Gomez, 23 urte
Beharrezkoa ikusten dut, gaur egun dirurik gabe gauza gehiegi ezin direlako egin, gainera festatan ez zera egun guztian paseatzen ibiliko eta edozein tabernatan sartuta ere dirua behar duzu.
Iñigo de la Piedad, 22 urte
Ez da nahitaezkoa, baina dirua baduzu aukera gehiago dituzu gauza desberdinak egiteko, kanpoan afaltzeko… Alaiago irteten naiz etxetik poltsikoak beteta baditut.
Oihane Toledo, 19 urte
Egitarau majo bat eta jendearen parte hartzea handiagoa balitz, ez genuke hainbeste diru behar izango, aukera gehiago emango liguke gauza desberdinak egiteko tabernaz taberna ibili beharrean.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide