Juanjo Kerejeta (007. alea)
Garaiak agintzen duen bezala, Juanjo Kerejeta oporretan pentsatzen ari da.
Zortzi urte daramatza elektrikari gisa, baina honek ez dio aukerarik kentzen Euskadiko herrietan zehar festarik festa ibiltzeko, eta aurtengo oporretan, iaz bezala, zeregin honetan arituko da.
Jadanik Juanjo ezaguna dugu gure artean duen martxarengatik eta transmititzen duen alaitasunagatik.
Dena den, bere astialdia ez da soilik festatan oinarritzen, beste hainbat ekintza ere gogoko ditu: musika, txirrindularitza, futbola… eta, nola ez!, berak dioen bezala “neskekin denbora galtzea”.
Hala ere, denboraren igarotzea ez da makala eta dagoeneko bere gorputza ez da hamasei urteko mutil koxkor batena.
Neguak bestelakoak izaten dira, eski zalea denez, negu parteko asteburuak Pirinioetan pasatzen ditu, bere afiziorik gogokoenetarikoa praktikatzen. Honek lasaitasunerako aukera ematen dio.
Askoren antzera bere ametsetariko bat lan egin gabe bizi ahal izatea da baina, amets hau bete bitartean, lanean jarraitu beharko du gustukoak dituen ekintzak egin ahal izateko. Ea noizbait bere ametsa egia bihurtzen den!!
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide