UROLA futbol taldea (007. alea)
Zutik: ABASOLO entrenatzailea, AGIRRE, ALDEA, BADIOLA, ORTIZ, EZKIO (Idiakez), SORIA eta ANDONI Makurtuta: IZAGIRRE, MADARIAGA, ALDAMA, ZUBIATE, ITURBE, ARANBURU, MATIAS, GARRALDA eta GORGONIO masajista (Fontxo) Uztailaren bukaera iristean, guztiontzat oporrak heltzear daudenean, UROLAko jokalariek, 3. mailakoek eta erregionaleko lehenengo mailakoek, gogor ekin diote entrenatzeari uztailaren 26an, irailaren 3an eta 10ean, hurrenez hurren, hasiera emango baitzaio denboraldiari, eta denboraldi honetan iaz bezain emaitza onak edo hobeak (mailan igo edo play off delakoa jokatu) atera nahi baitituzte.
Urola dagoen tokian baldin badago makina bat jendek hainbat urtetan lan ikaragarria egin duelako da. Taldeak dagoeneko historia luzea du, 1936an partiduak jokatu zituen eta 1938an federatuta, beti UROLA izenez, zegoela jakin badakigu.
Garai batean Orbegozo lantegi ondoko Jauregi zelaian, Julian taberna ondoan zehatzago esateko, jokatzen ziren partiduak. Etenaldia izan ondoren, 1971.eko maiatzaren 11n ekin zioten berriz, oraingo honetan Argixao futbol zelaian. Hori dela eta, aurtengo denboraldian hogeita bost urteak ospatzeko ekitaldi bereziak antolatzeko asmoa egon ere badago.
Gaur egunean, zazpi talde federatuta dauzkate: infantilak, bigarren mailako kadeteak, ohorezko ligako kadeteak, lehenengo mailako jubenilak, ohorezko ligako jubenilak, lehenengo mailako erregionala eta hirugarren maila. Horrez gain, hamar hamahiru urte arteko hogeita hamabost gazte ari dira futbol-eskolan.
Ikusten denez, harrobia ederki asko lantzen ari dira, borren frogagarri da gaur egunean lehenengo taldean, hirugarren mailan, denak, bi legazpiar izan ezik, gainontzekoak Urretxu eta Zumarragako jokalariak izatea. Aurten kadete bat, Alberto Alejandro, errealak fitxatu duela ere aipatu behar dugu.
Jokalari guzti hauen atzean talde ona ari da lanean Ansorena buru dutela. Bederatzi entrenatzaile eta hamasei direktibo, aukeran gutxiegi dagoen lanerako, dihardute. .
Ekonomia arloan, bostehun eta hogei bazkideen kuotaz gain, bi udalen eta sponsor baten laguntzak dituzte. Honi errifen eta loteriaren bidez lortutakoak gehitu behar zaizkio, dena behar baitu UROLA taldeak daraman bide onetik jarraitzeko.
Goian: Elizondo, Garmendia, Diaz, Badiola, Nuñez, Oianluze, Esnal Erdian: Garaio, Hurtado, Iraola, Urbizu, Biain, Aldalur, Urmeneta, Mauleon, Jan Mikel Eserita: Alonso, Mesonero, Juanjo, Serrano, Aranburu, Ansorena, Alustiza, Gordo, Garmendia, Arakama
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide