Urretxuko Udaleku irekiak (007. alea)
Haurrak ikasturtea amaitzen denean, zer egin ez dakitela, aspertu egiten dira. Neurri batean hau ekiditeko eta umeek elkar ezagutu, ondo pasa eta euskaraz hitz egin dezaten, udalekuena, aukera ezin hobea izaten da. Horregatik aurten ere, Urretxuko udalak Uztailaren 4tik 21era bitartean udaleku irekiak antolatu ditu, Aldundiak eskainitako diru-laguntzaren bitartez.
Hiru astetan zehar Urretxu eta Zumarragako 6tik 11 urte bitarteko haurrek uda1ekuak eskaintzen dizkien ekintza desberdinetan gozatzeko aukera izan dute. Horretarako 10 begirale aritu dira lana koordinatzen.
Egunero goizeko 10etatik 13etara umeak Garaialde Lizeoan bi1tzen dira. Bertan, eskulturak, dantzak, kirolak eta jokoak egiten dituzte.
Horrez gain, uztai1aren 7an, San Fermin eguna ospatzeko haur guztiak zuri-gorriz jantzi ziren eta buruhandiekin gozatu ahal izan zuten. Bi egunetan herriko igerilekuan egon dira. Herritik kanpora irteera bakarra egin dute, egun berean Zumaia eta Getaria bisitatuz. Naturarekin harreman zuzena izateko asmoz, Santa Barbara eta Antiora igo izan dira. Antioko irteera egunean, Euskal Telebista etorri zen erreportajea egiteko asmoz. Umeak izan ziren protagonista nagusiak eta oso esperient:zia polita bizi izan zuten, hurrengo egunean telebistan agertu baitziren.
Udaleku hauen helburu nagusiena euskara lantzea da. Haur askok guraso erdaldunak dituztela kontutan hartuz, euskaraz bizitzen jarraitzeko aukera luzatu nahi izan zaie. Halaber, euskara eskolaz kanpoko zerbait bezala planteatu nahi da, haur askok euskara ikasgai modura soilik ulertzen baitute.
Begiraleen esanetan, euskarari dagokion helburuaren balorazioa oso baikorra izan da, urtetik urtera umeek gehiago hitz egiten dutelako euskaraz euren artean.
Beste helburuetako bat partaideen arteko harremanak eta gizarte loturak sendotzea da. Ikastetxe desberdinetako haurrak daudenez, udaleku hauek haurrek elkar ezagutzeko oso baliogarriak izaten dira.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide