Ze asmo duzu oporretarako? (007. alea)
Jose Antonio Mendizabal
Astebeterako lagunekin kanpora joateko asmoa dut, baina bitartean hondartzara eta igerilekutara joan eta inguruko testa guztiak aprobetxatzeko intentzioa dut.
Miriam Ran
Abuztuan Benidormera noa, bertan hondartzara eta igerilekutara joango naiz eta asko jolastuko dut. Tarea pixka bat ere egin behar dut.
Estibaliz Gutierrez
Abuztuan lana egin behar dut, baina hala ere igerilekutara joango naiz eta egun gutxi batzuetarako kanpora irteteko asmoa ere badut.
Koldo Agirre
Koadrilarekin batera Santiagoko bidea egiteko asmoa dut. Gainontzean, denbora ahalik eta ondoen aprobetxatuko dut eta inguruko herritako festetara ere joango naiz.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide