Albisua abizena (008. alea)
ALBISUA abizena ezaguna dugu Zumarraga eta Urretxuko herrietan. ALBISUA bezala, abizenen etimologietan adituak direnek ALBISU, ALBIZUA eta ALBIZU deiturak ere esanahi berekoak direla dio te. Hauen esanahia albitz (gazteleraz “heno”) ugari dagoen lekuarena da, “albitz” + “tsu” egituran bana daitekeela. Abizen honen jatorria toki anitzekoa da. Esate baterako ALBISU eta ALBIZUtarrak Zaldibiatik, Lizarrako inguruetatik, Lazkao, Ataun, Amurrio (Araba), Bizkaiko Gardexola eta Arratiatik omen datoz. ALBISUA eta ALBIZUArrak, ordea, Bergara eta Elgetatik. Hau da, oso hedatuta dagoen abizena.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide