Euskal Jaia taldea (008. alea)
Aipamen berezia merezi du Santa Anastasia jaiak prestatzen eta girotzen lan handia egin duen EUSKAL JAIA TALDEAk. Taldea iaz sortu zen, euskal ohitura eta kulturaren alde lan egiteko asmoz, eta aurten jaien antolaketa lanetan laguntzeaz gain, Santa Anastasia jaien nortasuna herritarrei ezagutarazteko, euskal jaiei inguruko ziklo arrakastatsua antolatu dute. Herritar asko hurbildu zen joan zen astean Euskal Jaiaren historia azaldu zuten diapositiba eta bideo emanaldietara eta urte desberdinetako partaidez osatutako mahai-inguruan asko eztabaidatu zen.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide