Duela 16 urte zinema munduan, produkzio lanetan diharduen urretxuarra.
Egun, Gasteizko zine eskolan produkzioa irakasten eta zinemari buruzko master bat koordinatzen ari da. Euskal Herrian eta Estatu mailan makina bat produkzio-lan eginikoa da, guztira 100 dokumental, 25 luzemetraia, telebista desberdinetarako 6 serie eta 25 iragarki publizitario, Codorniu eta Campsarenak hauen artean, egin ditu.
La madre muerta eta Contra el viento dira produzitu dituen azken filmak. Euskal Herriko aktore eta zuzendari gehientsuenak eta Estatu mailako asko ezagutzeko parada izan du eta handien artean, Antonio Banderas, Jorge Sanz eta, batez ere, Rosario Flores goraipatzen ditu duten izaeragatik eta lan egiteko garaian arazorik ematen ez dutelako. Ramon Barea, Ramon Agirre, Pako Sagartzazu eta abar luze batekin lan egitea ere gustuko du hala ere.
Zuzendariei dagokionez, Andu Lertxundi nabarmentzen du, taldean lan egiteko duen ahalmena eta goxotasunagatik. Baina Juanma Bajo UlIoa ere gustokoa du zuzendari lanetan.
Oscarra emateko ahalmena balu, Mikel Garmendia eta Kontxu Odriozola aktore euskaldunei emango lieke.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide