Nahikoa aparkaleku al dago Urretxu-Zumarragan? (008. alea)
Juan Miguel Blazquez. 34 urte
Nire ustez aparkatzeko oso leku gutxi dago bi herriotan eta dagoena, ez da oso aproposa. Aparkaleku egoki bat egin beharko litzateke. Bestalde ez zait bidezkoa iruditzen Gernikako Arbola plazako aparkalekua Eroskik bereganatzea.
Ibon Araiztegi. 23 urte
Aparkaleku batzuk ondo daude, baina beste asko ez daude ondo egokiturik. Adibidez, Laket-eko aparkalekua oso motz geratzen dela iruditzen zait.
Nekane Larrañaga. 24 urte
Aparkaleku gutxi dagoela iruditzen zait, leku zabalagoak beharko lirateke herriko mugimendu normala ez oztopatzeko, askotan izugarrizko ataskuak sortzen baitira.
Maier Rodrigez. 21 urte
Herrian zehar kotxez gehiegi ibili ez arren, asteburuetan aparkatzeko tokia urria dela pentsatzen dut.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide