Santanastasia jaien emaria (008. alea)
11 lagun talde aritu dira aurten karroza lanetan, eta BAKKO taldeko sorginek San Joan San Joan heldu da izeneko karrozarekin eskuratu zuten lehenengo saria. Hementxe dugu Pekineko bileren ondorengo lehenengo fruitua. Zorionak eta eutsi goiari! ! !
Igande goizez izan zen zerikusia Gernikako Arbola plazan ospatutako ARTISAU ETA EUSKAL PRODUKTUEN ERAKUSKETAN. Beste gauzen artean, pilotari onenek erabiliko dituzten tresnak herritarren aurrean izan ziren ikusgai.
Uhmmm, nork dasta zitzakeen larunbatean Ederrena pilotalekuan prestatutako oilo zaharrak saltsan. Are gehiago argazkian dugun sukaldari trebatu honek, Imanol Jauregi irabazleak, egindakoa. Zorionak!!! (hi, OTAMOTZ kideok oilo zaharra, gaztea edo oilaskoa oilotokian lehenbailehen dastatzeko irrikan gaudek).
Hona hemen, astelehen gauez KANTU AFARIAN jendea kantari jarri zuen musika talde bikain eta alaia. Datorren urtean, formalago ibili festetan, eztarria behar bezala izateko. Gu ere zainduko gara, ejem, ejem. Txin, txin. Eutsi goiari! !! Eta gora txorizo bokadilo beroak eta kantu liburuxka dotore eta koloretsuak.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide