Iparragirre, atsedena nekez ezagutu zuen ibiltaria (009. alea)
Aurten euskal kantariaren jaiotzaren 175. urteurrena betetzen da Jose Mari Iparragirrek kitarra besapean zuela mundu osoa zeharkatu zuen Euskal Herriko ohiturak eta hizkuntza zabalduz. Honela, bere ahots eta poemen bidez gure herriko mezulari bilakatu zen. Nahiz eta aurten bere jaiotzaren 175. urteurrena ospatu, urtetan zehar Iparragirreren memoria bizirik mantendu da bai Urretxun eta baita Euska1 Herria osoan zehar ere. Iparragirreren ospeak gaur arte irautea ez da kasualitatea izan, honetarako lagungarria izan da Iparragirreren inguruan sortu diren hainbat ekitaldi.
1981. urtean bere heriotzaren mendeurrena ospatu zen Urretxun eta orduan, zenbait ekintza burutu ziren: 1981.eko apirilaren 5ean Urretxuko kanposantuan Jose Vicente Lasak eraikitako mausoleoa inauguratu zen, eta ekitaldian, orduan lehendakari zen Garaikoetxea izan zen.
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak ere, hainbat ekintza eratu zituen. Hauen artean, Iparragirre bizi izan zeneko garaia ezagutu, eta urretxuarraren lanak, euskal kontzientzian, literaturan eta musikan izan zuen eragina aztertu zen Donostia, Bilbo eta Gasteizen ospatutako hitzaldi zikloetan.
Honetaz gain, eta urte berean, zenbait idazlek, Luis Castresanak eta Iñaki Linazasorok hauen artean, Iparragirreren bizitzari buruz idatzitako liburuak eta beste zenbait argitalpen kaleratu ziren.
Euskaldun gutxik jaso du Iparragirrek adinako goresmenik, Madril, Bilbo, Gernika, Donostia, Eibar… eta beste hainbat herritako kale eta plazek bere izenaz ezagutzen baitira.
Iparragirre izeneko opera bat ere bada, eta bere bizitza eta kantuei buruzko antzerki ugari antzeztu dira urtetan zehar, baina egun, ezagunena Zeanuriko herriak egindako antzezlana da. Benetan interesgarria litzateke antzezlan hau Iparragirreren sorterrian bertan ikusteko aukera izatea eta bere jaiotzaren 175. urteurrena ospatzen dela aprobetxatuz, garai ere egokia litzateke.
Artikulu honetan, ez ditugu Iparragirreren omenez burututako ekintza guztien berri eman, denak aipatzeak luze joko lukeelako.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide