Mendizabal poligonorako sarrera inauguratuta (009. alea)
Urriaren 14an inauguratu zen Zumarragako Mendizabal poligonorako sarrera, eta bi herrietako agintariez gain, Eusko Jaurlaritza eta Foru Aldundiko ordezkariak izan ziren ekitaldian. Sarrera, Esteban Orbegozo S. A. enpresaren ondoan kokatua dagoenez eta lantegi honen inguruan egunero kamioi ugari ibiltzen denez, sarrera honek herri barruko trafikoa asko murriztuko du. Proiektuak hasera batetan, 75 miloi pezetako aurrekontua zuen eta diru kopuru hau Eusko Jaurlaritzak ordainduko du, baina azken prezioa zertxobait igo denez, diferentzia Zumarragako udalak ordaindu beharko du.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide