Txistulari Elkarteko zilarrezko domina (009. alea)
Jesus Segurola txistu egile zumarragarrak eta Urretxuko Ignacio Barrio danbor egileak, urtetan egindako lana dela eta Txistulari Elkarteko zilarrezko domina jaso zuten Errenderian, urriaren 27an. Gure bi herritar hauetaz gain, Pepe Gancedori eta Keller grabaketa etxeari ere, elkarteko zilarrezko domina oparitu zitzaien.
Zorionak guztioi baina bereziki Jesus Segurola eta Ignacio Barriori txistularien artean hain garrantzitsua den domina jasotzeko egindako lan bikainagatik.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide