Zein da/zen zure ustez lekurik aproposena ligatzerako garaian? (009. alea)
Jabi Otermin, 25 urte
Edozein leku izan daiteke aproposa: tabernak, kalea, festak,… Nire ustetan, ligatzerakoan diskurtso ona prestatzea ezinbestekoa da eta honekin neska konbentzitzen saiatu. Azken finean, nire iritziz, lekua ez da garrantzitsua, bigarren mailako gauza da.
Josefa Delgado, 60 urte
Nire garaian, gertuen zegoen herrira jotzen genuen. Urte haietan egun dagoen dantzalekurik ez zegoenez, erromeri eta dantzetan ligatzen genuen.
Josune Ormeño, 21 urte
Urretxura etortzen gara ligatzera eta, batik bat, tabernetan erlazionatzen gara jendearekin. Dena dela, festek egundoko aukera ematen digute ligatzeko eta hauek ondo aprobetxatu behar izaten dira.
Patxi Iraeta, 28 urte
Nire gazte garaian, orain bezala, tabernak ziren ligatzeko tokirik aproposenak. Dena den, aurki aita izango naizenez, ez dut denborarik izango gauza hauetan pentsatzeko, zeregin gehiago eta garrantzitsuagoak izango baititut.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide