Berrio-otxoa abizena (010. alea)
Berrio-otxoa edo Berriotxoa euskal abizen honek jaso duen proiekzioa oso handia da. Bere jatorria guztiz ezaguna da, hau da, Bizkaiko Elorrio herria. Etimologiari dagokionez, bi osagai desberdin ditu. Alde batetik Berrio hitza, Elorrioko erreka baten izena da, Ibaizabal ibaiaren isurkideetako bat. Bestalde, Otxoa denok ezagutzen dugun otsoari lotutakoa. Hasieran, abizen honek proiekzio handiko abizena dela aipatu dugu. Proiekzio hauen arrazoia Valentin Berrio-otxoa santuarengan datza. l827ko otsailaren 14an Elorrion jaioa, 24 urterekin apaiza izendatu zuten. 1856. urtean Filipinetan misiolari lanak egiteko asmoz joan zen. 1861. urtean Filipinetan ere hil zuten. Martiria, gaur egun Bizkaiko patroia dugu.
Bere familiako zenbait Berrio-otxoar Urretxun bizi dira.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide