Ez al da Gabonetan gehiegi kontsumitzen? (010. alea)
Maite San Miguel: 65 urte.
Asko kontsumitzen dela gauza nabaria da. Dena den egun bereziak dira eta denoi gustatzen zaigu egun hauek era berezian ospatzea.
Luis Alzelai: 54 urte.
Egoera nola dagoen ikusita gehiegi kontsumitzen da baina egun horiek horretarako aproposak direnez, jendeak beldurrik gabe erosten du.
Antxon Etxeberria: 36 urte.
Bai, gauza gehiegi erosten da baina ez da urteko garai bakarra Aste Santu eta udan ere asko gastatzen da. Normalean oporrak kontsumituz igarotzen ditugu.
Gurutze Medrano.
Behar baino gehiago kontsumitzen da. Hemendik ez hain urrun jende askok pasatzen duen gosea kontutan izango bagenu beharbada ez genuke axolagabekeriaz gastatuko. Ume txikiei ilusio bat ematea ondo deritzot baina hortik egiten ditugun gastuetara alde handia dago.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide