Herri epaileak (010. alea)
35 zumarragar eta 20 urretxuar izan ziren herri epailerako aukeratuak urrian egin zen zozketan. Zerrenda hau hala ere, behin behinekoa da askok bere ezintasuna azalduz errekurtsoa jarri baitute. 65 urte gorakoek udaletxeetako idazkarien bitartez jarri dute errekurtsoa eta hauek epaimahai lanetik libre geratu direla jakin dugu. Herri epaileak arlo penaleko epaiketetan bakarrik hartuko du parte, eta epaiketa hauek datorren urtean hasiko dira. Epaiketa bakoitzerako izendatutako epai-mahaikideek ezin izango dute ezetzik eman, 25.000 eta 250.000 pezeta bitarteko isuna ordaindu nahi ez badute behintzat. Epaimahaian bederatzi lagun arituko dira eta guztiek eman beharko dute boto a derrigorrez; epaitzen diharduten ustezko gaizkilea erruduna edo errugabea den, derrigorrez esan beharko dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide