HIESaren astea (010. alea)
Azaroaren 27tik abenduaren 3ra bitartean, HIESaren astea ospatu zen Zumarraga eta Urretxun. Mahai inguruak, antzerkiak eta hitzaldiez gain, abenduaren 1ean, HIESaren aurkako giza-katea egin zen bi herriotan eta bertan, Roman Sodupek, Gipuzkoako diputatu Nagusiak, Jose Julian Irizar errepidetako diputatuak, Maria Jesus Aranburuk, giza ekintzetako zuzendariak, Maximo Goikoetxeak eta bi herrietako agintariek hartu zuten parte.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide