Ramon Esnaolak zuzendaritza lanak utzi (010. alea)
Azken 38 urtetan Legazpiko musika bandako zuzendaria izan den Ramon Esnaola urretxuarrak zuzendaritza lanak uztea erabaki du, eta hainbeste urtetako lana eskertu nahian, azaroaren 24an omenaldi hunkigarria jaso zuen Legazpin. Omenaldian, Legazpiko musika bandak, txistulari bandak, Legazpi abesbatzak eta Urretxu eta Zumarragako Goiargi abesbatzek hartu zuten parte. Txistulariek Ramon Esnaolak konposatutako doinuak jo zituzten eta bandak, urretxuarrak konposatutako Legazpi izeneko pieza jo zuen estrainako aldiz. Ramon Esnaola 10 urterekin hasi zen musika munduan, egun, 79 ditu eta urte hauetan guztietan izugarrizko lana egin du Zumarraga eta Urretxun, musika alorrean eta oraindik ere bere laguntza eskaintzeko prest dago beti.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide