Ura, beharrezko dugun ondasuna (010. alea)
Denok dakigu gaur egun ura dugula ondasunik preziatuenetakoa eta denok jakin beharko genuke ura ez dela amaigabea. Biziaren naturak hain sinpleki adierazten dugun H20-n, urean, du bere oinarria, eta bizidun guztiek dugu balen beharra, baina badirudi gizon-emakumeok ez dugula, beste animalien antzera, uraren erabilpen zuzena ikasi. Jakinik naturaren eraldaketan gizakiak duela nagusitasuna gaur egun, errespontsabilitatea geurea da batik bat.
Azken egunetan, gure herriek asetzen duten urek, eskasian daudela jakin izan dugu. Inoiz baino euri gutxiago izan dugu aurten aspaldidanik, eta honek inguruko ibai-buru eta Barrendiola beragan ere ondorio handia izan du. Barrendiola eta Zaharren Egoitzaren eta Institutu gainean kokatzen den ur gordailua dira batik bat bi herriotara iristen den uraren jatorria. Baina berez, lira Aizkorriko mendi ibarretatik dator eta transbasatu egiten da. Barrendiolatik datozen urek arazketa edo arazketa tratamendu oso bat jasaten duten bitartean beste bietan depuradora mugikorren bidez tratamendu minimo bat eskaintzen da.
Barrendiolako lira ordea, prozesu luzeago baten ondorio bezala iristen da etxeetara garbia. Orokorki urari presioa jaitsi ondoren tratamendu kimiko bat aplikatzen zaio. Metal pisutsua eta materia organikoak koagulatu ondoren dekantagailuak dira hurrengo pausoa. Guzti hau urmahel batean ph egokia ezarri aurretik egiten da, hau lortuz gero kloroaren bidez tratamendu bakteriologiko bat egiten da.
Uraren arazketa prozesuaren berri denok ez badugu ere, argi dagoena da, lira urtegietatik lortzeak eguraldiaren menpe jartzen gaituela. Ondorioz, euri gutxiko garaiak dira arriskutsuenak ur faltari dagokionez. Normalean uda izan ohi da lehorrena baina aurten urria ere oso lehor joan zaigu eta honek ur kopuruari buruzko portzentai beldurgarriák jaurtiki ditu.
Uraren arazketa arloari dagokionez, gure herrietan badaude proiektu sendoak; depuradora, Urola ibaiko urez arduratzeko plana… Eta ezer ziur dagoenik ez dirudien arren datari buruz, datorren urte hasiera agertzen da hasteko dáta posible bezala.
Dagoeneko herritarrok, kontsumitzaile bezala, aski entzunak ditugu ur eskasia garaiko aholkuak: dutxa hartu bainatu ordez, iturria irekita aski denerako izan soilik eta abar luze bat. Eta gure onerako, pausoz pausa jarraitzea komeni zaigu, gutxi kostatu baina asko balio baitu.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide