Abendua iristean guztioi, haurtzaroko oroitzapenak datozkigu burura… Bai, abendua ikastolan garai berezia izaten zen. Gabon kantak entseatu ere egin behar izaten ziren eta horretarako guztiok entseguak egiteko frontoian elkartzen ginen. Jose Martinen, Aita Jose Agustinen edo gero Aita Jesus Mariren gidaritzapean egindako entseguak gogoan ditugu. Oraindik ahaztu ez ditugun abestiak entseatzen genituen: “Isilik ixo, isilik ixo Josu haurtxoa latan dago”, “Horra Mari Domingin…”, “Belengo estalpean jaio da Josu… emaiozu musuuuu” u luze-luze eta bortitzarekin amaitzen genuen abestia, “Ikastolako haurtxoak gara…”, “Horra, borra, gure Olentzero…”.
Gero kalean kantatzeko eguna iritsiko zen, amak askotan baserritar jantziaren azpian jertse lodi-lodia jantziko zigun, askotan hotz handia eta euria egiten baitzuen, baina gu hain gustura ibiltzen ginen..;! Arantxa Urrate andereñorekin azaltzen den umerik ezagutzen al duzue? Gaur egunean hogeita hamar urteren bueltan gabiltzanok gara…
Argazki honen bidez Otamotz herri aldizkaria egiten dugunok bere irakurle guztiei urte berri zoriontsua opa nahi diegu. Hala bedi guztiontzat!!
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide