Iñaki Mendiluze “Txugi” hil egin dute (011. alea)
Ezaguna da jadanik abenduaren 10ean Itsasondon gertatutako ezbeharra. Jazoera honek herri osoa txunditu eta samindu zuen, bai IÑAKI MENDILUZE “TXUGI” ezagutzen zein ezagutzen ez zutenen artean. Gazte honek Zuzenbide ikasketak bukatzear zeuzkan eta Ertzaintzan egiten zuen lan, Urolako jokalaria zen, baita herriko gazte giroan oso ezaguna ere. Honekin lotuta, abenduaren 30ean Urolak bere omenezko partidua jokatu zuen Santurtziren aurka, baita garaipena lortu ere. Gertakizun hau luzaro gogoratuko da bi herrietan eta dudarik gabe minez.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide