Senegaldarra da, duela sei urte bere bizimodua hobetu nahian, Ordizian zuen lehengusu batengana lan hila etortzeko erabakia hartu zuen eta harrezkero behin bakarrik joan da sorterrira. Orduan ezkondu zen, duela urte eta erdii, baina emaztea bertan utzi eta Euskal Herrira itzuli zen berriro ere, lehengusuarekin eta beste bi herritarrekin batera bizitzera eta bere esanetan, aurrera ateratzeko zaila den kaleko salmentako ogibidearekin jarraitzera.
Ordizian daramatzan urteetan Euskal Herriko herri asko ezagutzeko parada izan du, negu partean Doneztebe, Elizondo, Leitza, Tolosa, Aretxabaleta edo Soraluzeko azoketan saltzen saiatzeaz gain, udan festarik festa lanean aritzen baita.
Egun, duela hiru urte baino gutxiago saltzen bada ere, ferietan ere, sosaren bat ateratzen saiatzen da eta surten Santa Lutzitan Urretxun izan da, lanean. Ez zuen zorterik izan, eta haserre ere azaldu da, saltzaileen toki aukeraketarako zozketan izan ondoren, lekurik txerrenetakoan jarri behar izan zuelako postua, zozketan parte hartu ez zuten saltzaile askok hartu baitzituzten tokirik onenak.
Paisa, Beltza edo ]oxemari izenak umorez hartzen dituen honek, lan egiteaz gain, euskara ikasteko tartea ere hartzen du. Euskara asko gustatzen zaion hizkuntza omen da eta hizkuntza ondo ezagutzeko asmoz, Ordiziako euskaltegian eman zuen izena. Bertan sei hilabete besterik egin ez baditu ere, euskaraz oso ondo moldatzen dela eta euskaraz elkar ulertzeko inongo arazorik ez duela garbi azaldu zigun euskara hutsean egindako elkarrizketan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide