Ezaguna dugun abizen hau bi osagaiez osatua da. Lehenengoa Plaza, enparantza esanahia du eta Plazaola edo Plazabeitia bezalako abizenetan ageri da. Bigarren osagaia dela eta, ola (edo olha) eratorpenezko atzizki lokala dugu; nahiz eta guretzat ola hitzak burdinola esanahia izan, jakintsuek ezin dute ola honek burdinola, etxola edo leku esanahia duen erabaki. Hor ditugu esate baterako, Iraola, Loiola, Otaola, Urkiola… Ola ere patronimikoekin edo adjektiboekin ere agertzen zaigu.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide