Zer eskatuko zenioke 1996. urteari? (011. alea)
Pello Biain: 33 urte.
Ba, ohizkoa, gizakion funtsezko beharrak betikoak baitira: osasuna, maitasuna eta ogibidea. Munduari eta Euskal Herriari dagokionez, bakea, justizia eta gizabidez eta sufrimendurik gabe lortutako askatasuna.
Danel Iurrebaso: 10 urte.
Urretxun polikiroldegi berri eta oso konpletoa egitea, bidegorria Legazpiraino luzatzea bizikletan lasai ibili ahal izateko.
Miren Gurutze Mendizabal: 21 urte.
Aurtengoa adinakoa izatearekin konformatzen naiz, iazkoa urte ona izan baita.
Nekane eta Irene Iurrebaso: 14 eta 13 urte.
Bakea, maitasuna, bidaia bat munduan zehar.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide