Aspace: 25 urte gure artean (012. alea)
Aspace erakundea duela 25 urte jaio zen Gipuzkoan, guraso talde batek bere seme-alaben beharrentzat tratamendu egokia aurkitzeko nahiaren ondorioz. Honela probintzia osoan zehar hedatuz joan zen, eta Urretxura iritsi orain dela 17 urte.
Gaur egun Aspace Elkarteak zerbitzu ezberdinak eskaintzen ditu: Haur eta gazteen zerbitzua, helduen zerbitzua, egoitza zerbitzua. Gainera Aisialdi talde eta kirol arloan lan egiten duo Ikerkuntza munduan, berriz, elkarteak tratatzen dituen arazoetan sakontzen du (burmuin paralisia,… ).
Urretxuko Aspace egoitzan pertsonak adinez helduak diren heinean, heldutasunez bizi daitezen saiatzen dira, baina etengabe ikasiz. Urretxun 22 pertsona biltzen dira astelehenetik ostiralera, goizeko bederatzietatik arratsaldeko bostetara, horietako 4 profesionalak direlarik.
Eguneroko zereginetan, pertsona batek bere bizitza normalean aurre egin beharreko arazoak planteatzen dira eta horiek konpontzeko bideak jarri. Esparru pertsonala, soziala, kirol eta lan arloak… guztiak lantzen dira ildo horretatik. Honekin batera etxeko lanak, erosketak, irteerak… egiten dituzte. Hala nola, kutxatik dirua nola atera edo sartzen den ikasten dute. Honi jarraituz azpimarratu nahi lukete eskertzekoa dela’ herriotako biztanleek duten arreta eta eskaintzen duten laguntza. ” Askotan itxaroten izaten ditugu, galderak egiten ditugu… baina herritarrek erraztu egiten dute gure barneratzea daukaten jarrera positiboarekin” .
Lan egiten dute Aspacen, gogor gainera. Ezkontzetarako detailetxoak, saskiak… egiten dituzte, eta ez horí bakarrik, gero produkzioaren inguruko erabakiak elkarrekin hartzen dituzte. Baina elkarte hau ez dago isolaturík. Hasteko, Udalekin harremana dauka, honekin batez ere oztopo arkitektonikoei irteera aurkitzen saiatzen da, honi buruzko lanak aurkeztu dituztelarik. Enpresa ezberdinak ere bisitatu ditu, lan irteerei buruzko orientabidea eskaintzeko. Bestalde hezitzaile bereziek praktikak egiten dituzte bertan.
Honekin batera, gaur egun Aspacek duen arazo larrienetariko bat zentro egoki baten falta da. Daukatena ez dago egoera guztiz onean egiten duten lan mota kontutan harturik. Beste arazoetako bat oztopo arkitektonikoak dira, nahiz eta, euren hitzetan “gero eta gogo handiagoa ikusten dugun hau konpontzeko”.
Amaitzeko euren nahia azaltzen dute: “Oztoporik gabeko herriaz gain, orain arteko gureganako azaldu duzuen errespetuak, hala jarrai dezala, guk geure mugak izan arren, gizarteak gu pertsona helduak garela ikus dezala”.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide