San Balendin eguna ospatzen al duzue? (012. alea)
Luis Gezalazaga
Nola ez ba? Urtero-urtero gainera. Nahiz gaztea zein zaharra izan, jendeari esango nioke ospatu beharra dagoela, urteko egun politena baita. Nik loragintzan lan egiten dudanez, normalean afari bat edo bestelako erregaliren bat egiten diot emazteari.
Juanbi Artolazabal eta Kontxi Azkarate
Bikote moduan hasi ginenetik ospatzen dugu. Opari bereziegia ez diogu elkarri egiten, ukitutxoren bat, San Balendin eguna dela gogorazteko.
Bixente Egiguren eta Amaia Aranburu
Iaz ez genuen ospatu. Egia esateko tontokeria hutsa iruditzen zaigu. Aurten ez dakigu ospatuko dugun ala ez.
Pello Rodriguez
Nik ez dut ospatzen neskarik ez dudalako. Neska izango banu ospatuko nuke. Oso ongi ikusten dut bikoteen arrean egun hau ospatzea.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide