Badira gu baino lehenago aritutakoak (013. alea)
Esku artean duzun OTAMOTZ herri aldizkaria argitaratzen hasi aurretik, izanda Urretxu eta Zumarragan izen berdineko musika talde bat eta baila beste aldizkari bat ere. Aldizkari hau izendatzerakoan, bi herrien adierazgarri izango zen izenik aproposena topatzen ahalegindu ginen eta horretarako toponimiara jo genuen. Ezkio, Urretxu eta Zumarragarrok inguruko herritarrengandik, urteetan OTAMOTZAK ez izenez ezagutuak izan garenez, aldizkariari OTAMOTZ izena jartzea erabaki genuen. Hau bala izanik eta orduan gure aurretik aritutako bi taldeen berri ez bagenuen ere, ezin esan daiteke erabateko kasualitatea denik, urte desberdinetan sortu diren hiru taldek izen berbera aukeratu izana. Guztiok toponimian oinarritu baikara taldea edota taldearen lana izendatzeko.
OTAMOTZAK aldizkaria
Aipamen berezia egin nahi diogu duela 16 urte 5 zumarragarrek plazaratu zuten OTAMOTZAK aldizkariari. Izan ere, 1980. urtean, Angel Cruz Jaka, Lauran Busca Isusi, Jose Tapia, Juan Jose Garmendia eta Miguel Bilbao zumarragarrek, OTAMOTZAK argitalpenaren 0 alea eta ale bakarra plazaratu zuten. Alean irakur daitekeenez, egileen helburua argitalpenarekin jarraitu eta Zumarraga eta inguruko herrietako historiaren berri eman, herriko eta udaleko informazioa zabaldu eta hutsune kulturala betetzea zen. Hala ere, jakin izan dugunez, O alea bakarrik plazaratu zen. Ale honetan, Santa Lutzi Periari buruzko informazioa eta bertsoak, Zumarragako baserrien berri, Zumarragako idi probei buruzko artikuluak eta komikiren bat irakur daiteke.
OTAMOTZA otxotea
Aipagarria da aldi berean, musika alorrean ere izan dela OTAMOTZA izena erabili duen talderik. 1978. urtean, 10 lagunek, Xabier Alzelai, Xabier Azkarate, Joxe Larrañaga, Felix Peciña, Txomin Probanza eta Garmendia anaiek, Juan Ignacio, Jesus Mari, Jose Luis eta Javierrek OTAMOTZA otxotea sortu zuten. Juan Ignacio Garmendia zen zuzendaria eta gainontzekoek bere aginduetara abesten zuten. Euskal abestiak kantatzen zituzten eta denbora luzean jardun ez bazuten ere, herrian emanaldiren bat edo beste eskaini zuten.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide