San Kristobal auzoan, adingabekoak berrezteko egoitza (013. alea)
Eusko Jaurlaritzako justizia, ekonomia, lana eta gizarte segurantza saileko arduradunak, Ramon Jauregik, Zumarragako San Kristobal auzoan, adingabekoak berrezteko egoitza bat zabaltzeko asmoa azaldu dio Zumarragako alkateari. Ez da kontu berria, iaz ere, Eusko Jaurlaritzako ordezkariek egoitza hau Zumarragan kokatzeko nahia azaldu baitzuten, baina Jaurlaritzak egitasmoa oraingo legegintzaldian martxan jartzeko interesa du. Proiektua gauzatuko balitz, Euskal Autonomi Elkartean zabalduko den modu honetako lehenengo zentroa izango litzateke Zumarragakoa.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide