Trenbidea estali egingo da (013. alea)
Zumarragako Eroski paretik hasi eta La Salle ikastetxeko zubira bitarteko trenbide zatia ekainerako estaliko da. Tolosatik Altsasura bitarteko trenbidearen konponketa lanek data horretarako bukatuta izan behar dutenez, estalketa lana ere, ordurako amaitzeko asmoa azaldu dute egitasmoaren egileek. Hala ere, sei hilabeteko epea daga lanak burutzeko. Guztira 6.000 metro karratu estaliko dira, eta aurrekontua 249 milioi pezetakoa da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide