Hilaren 15ean Urola Garaiko Mankomunitateak, 1996. urterako aurrekontua onartu zuen. Era berean, datorren ikasturtetik aurrera, Urola Garaiko Lanbide Eskola, egungo San Jose ikastetxean kokatuko denez, ikastetxe hau 200 milioi pezetaren truke erostea gehiengoz onartu zen. HBko zinegotziek, Lanbide Eskola sortzearen alde azaldu baziren ere, honen eraketaren aurka bozkatu zuten eskola berriak lehenengo urteetan, A motako hizkuntz eredua bakarrik eskainiko duelako. HBren ustetan irakaskuntzan D eredua ezinbestekoa da.