Beharrean dagoenaren zerbitzura dago Gurutze Gorria (014. alea)
Duela 20 urte, asteburuetan norberaren autoa anbulantzia gisa erabiltzen zuen bolondres talde batek, sortu zuen Urretxuko kamineroen etxean Gurutze Gorria. Azken urteotan, aurrerakada handia izan du elkarteak, egun Urola Garaiko Gurutze Gorria da eta 3 anbulantzia, ezinduekin lan egiteko egokitutako ibilgailu bat eta mendian, elurretan edota uholde egunetan beharrean daudenei laguntzeko beste ibilgailu bat ere badute. Beharrean dagoenaren 8 zerbitzura lan egiteko prest dauden 50 bolondres inguruk, soldaduska bertan egiten dutenek eta zenbait objektorek osatzen dute elkartea.
Aparizio auzoko Gurutze Gorriko postua da herritarren artean ezagunena, baina bulego nagusiak, Labeaga kalean daude, bertan 7 bolondres biltzen dira eguneroko lana antolatu eta Gurutze Gorria osatzen duten hiru taldeen ekintzak koordinatzeko. Baina barne ekitaldiak antolatzeko leku faltan izaten direnez, duela bi urte Madayan, beste lokal bat erosteko erabakia hartu zuen zuzendaritzak. Lokal hau ordaindu ahal izatea eta Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Mankomunitateak erdibana ordaindu duten ezinduentzako ibilgailu egokitua izan dira ardura- duDen ustez, lortutako bi gauza garrantzitsuenak.
3 taldek osatzen dute elkarte pau, gizarte taldeak, gazte taldeak eta ekintza eta zerbitzu taldeak hain zuzen ere.
Gizarte taldeak batez ere hirugarren adineko jendeari zuzenduriko ekintzak antolatzen ditu. Legazpi, Urretxu eta Zumarragako 18 aitona- amona Legazpi eta Urretxuko Eguneko egoitzara eramatea, urte hasieran, 1000 jubilatu inguru biltzen den bazkaria antolatzea edota geriatrikoko lagunak egun pasa eramatea talde hauen ardura da. Urtean bitan gainera, hiru herrietako 800 bizilagunen artean elikagaiak banatzen dituzte. Aipagarria da aldi berean, bakarrik bizi diren aitona-amonei eskaintzen dien teleasistentzia izeneko zerbitzua. Ezbeharren bat gertatu orduko, Gurutze Gorriarekin harremanetan jartzea ahalbideratzen duen zerbitzua da eta laguntza eskatu duenaren larrialdia konpondu bitartean, Gurutze Gorriko kideen laguntza izaten da.
Gazte taldea 8 eta 12 urte bitarteko gaztetxoek osatzen dute. Larunbata arratsaldetan 75 lagun biltzen dira Gurutze Gorrian, eskulanak eta irteerak egin, jolastu edota lehenengo laguntzetako ikastaroak jasotzeko. Urtean bitan, berriz, herriko haur guztiei zuzendutako bi festa antolatzeko ohitura dute.
Baina dudarik gabe, haurrentzat atseginena otsailean eta ekainean, inguruko aterpetxeren batean pasatzen duten asteburua da. Duela hilabete hain zuzen ere, 69gaztetxok 6 begiralerekin batera asteburu zoragarria pasatu zuten Orion. Gaztetxoenen ardurapean dago, kanpaina desberdinak bultzatzea, botoizko pilen bilketa edota Cubatarrei eskainitako laguntza esate baterako.
Ekintza eta zerbitzu taldea Aparizioko postuaz arduratzen da. Hauen egin beharra gaixoak eta zaurituak ospitalera eramatea da. Postuan, bolondresak, soldaduska egiten dihardutenak edota objektoreak 6 laguneko taldeetan aritzen dira goiz, arratsalde eta gaueko txandetan. Urteko 365 egunetan 24 orduko zerbitzua eskaintzen dute. laz, 856 irteera egin zituzten. 68 aldiz eskaini zuten zerbitzua Zumarragan, 50 Urretxun eta 22 Legazpin.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide