Garizuma garaian bijiliarik egiten al duzu? (014. alea)
Juana Sobrino eta Josefa Alijas
Bai betidanik ezagutu dugu etxean bijilia egiteko ohitura eta guk ere horretan jarraitzen dugu. Garizuma garaian ostiralero egiten dugu eta baita Aste Santuan egin beharreko egunetan ere.
Miren Sasieta
Ez dut egiteko ohiturarik. Gure aitak esaten zuenez, ahotik jandakoak ez du kalterik egiten, ahotik irtendakoak egiten du kalte. Eta hau bala dela uste dut.
Juan Antonio Ramos
Bai, gurean oraindik ere bijilia egiten da. Betidanik ezagutu dudan tradizioa da.
Yolanda Nogales
Ez, ez dut sekula egin. Gure etxean ez diogu bijiliari garrantzi gehiegirik ematen.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide