"Gure euskara hobetuz" (014. alea)
100 lagun inguru bildu dira ZINTZO MINTZOk antolatutako “Gure euskara hobetuz” izeneko euskara ikastaroan. Patxi Goenaga euskaltzaina eta Euskal Herriko Unibertsitateko Euskal Filologia katedraduna izan da irakaslea eta martxoko lau ostegunetan izen sintagma, aditza, aditzondoak, lokailuak eta perpaus elkartuen inguruko zenbait gorabehera azaldu eta argitzen saiatu da. Batez ere irakasleentzat zuzenduriko ikastaroa izanik, bi herrietako ikastetxe desberdinetako irakasleez gain Legazpiko zenbait eskolatako maisu maistrak ere, Urretxuko Garaialde Lizeora inguratu dira beraien euskara hobetzeko asmoz.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide