Jiu-jitsua, gure artean ezezaguna den kirola (014. alea)
Jiu-Jitsua gehiengoarentzat ezezaguna den arreo, badira zenbait jarraitzaile gure herrian. Hauetako bat Jesus Junkera zumarragar gaztea dugu. Berarengana jo genuen kirol honen inguruko xehetasunak zuei adierazteko asmotan
Hasteko, zertan datza Jiu- Jitsua?
Gutxi gora behera, Judo, Karate eta Aikiro arte martzialen nahasketa da. Jiu-Jitsua konpetizio bat da eta jendeak uste duenaren aurka min hartzea zaila da baina honetarako ondo erortzen jakitea ezinbestekoa da. Eron aurretik, eskuaz Tatamia (Jiu-Jitsua praktikatzen den zoru berezia) jo behar da, honela eskuan hartutako mina baino ez dugu izango.
Zein prestaketa egiten duzue?
Egunero praktikatzen dut kirol hau, oso garrantzitsua baita jarraikortasuna. Denetik egiten dugu, hasiera batean beroketa, ondoren “giltzak” praktikatzen ditugu, gero kolpeak ekiditen ikasten dugu eta azkenik defentsa lantzen dugu.
Noiz eta nola hasi zinen kirol honetan?
20 urte inguru nituenean hasi nintzen, baina lehenagotik beste arte batzuk ere praktikatu izan ditut asko erakartzen bainau mundu honek. Esate-baterako Jiu-Jitsua ezagutzera kartel bat irakurri ondoren animatu nintzen. Jiu-Jitsua denetarik duen kirola da, halere, ez da sekula erabat ezagutzen, etengabe ikasten diharduzu.
Zer suposatzen du zuretzat kirol honek?
Dudarik gabe ziurtasuna. Nire ustez, defentsarako tresna da eta, ez hurkoa erasotzeko edota jendaurrean indarra erakusteko. Bakoitzak bere buruarengan ziurtasuna izatea oinarrizkoa da. Bestalde, emakume guztiak gonbidatuko nituzke Jiu- Jitsu ikastera, ez soilik defenditzen jakiteko, baita kirola ezagutzeko ere.
Jiu-Jitsu kiroleko Euskadiko txapelduna eta Estatuko hirugarrena da
Bukatzeko, esan berri dudan bezala, jendea Jiu-Jitsua praktitzera animatuko nuke, nire ustez kirol hauen ezagupena oso interesgarria izan baita.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide